Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik eza, eskubideei, erantzukizunei eta aukerei dagokienez. Asko dira berdintasunik eza eragin dezaketen faktoreak: sexua/generoa, hizkuntza, etnia, klasea, aniztasun funtzionala, sexu-orientazioa, erlijioa, adina, nazionalitatea... Pertsona batek hainbat faktorek eragindako desberdinkeria paira dezake, eta, horrelakoetan, gerta daiteke faktore bat besteen artean gailentzea egoeraren eta testuinguruaren arabera.